Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

PHILÍA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Beire - Beire

2024ko uztailaren 29a, astelehena - 20.00etan

Antzerki-pieza honen asmoa da emakumeen arteko adiskidetasunen berezitasunak ulertzea: nerabezarotik helduarora dagoen bilakaera, talde-dinamiken eraldaketa, eta betiko laguntasunen eta urteekin sortzen doazen adiskidetasun berrien arteko aldeak. Alicia Baldesen ‘Amistad Radical’ artikuluan oinarri hartuta (bikotearen eta familiaren afektibitate-sistemak mugitzean eta adiskidetasuna erdian jartzean, hura homogeneizatu egin dela adierazten du), ‘Philia’ piezak galdera batzuk egiten ditu: non gelditzen dira zainketa eta gainerako babes-sareak, adibidez, sindikatu-borroka edo auzotasuna? Laguntasuna despolitizatu da? Zer adiskidetasun-forma eduki nahi ditugu?  

Ikerketan zehar bildutako istorioen bidez, Paraván konpainiak haiek jokoan jartzeko eta publikoarekin interaktiboa den modu batean itxuratzeko modua esploratzen du, konbentzioei aurre eginez eta giza sentsibilitatea esnaraziz, agertokiaren mugetatik harago.

 

PARTE-HARTZAILEAK

Aiora Enparantza, Saioa Lara eta Paula Gironi.

Bilatzailea