Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MAL DE CORAÇON

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava - Erriberri

2024ko uztailaren 27a, larunbata - 22.00etan
Prezioa: 12.00 €

Santa Teresa Avilakoaren figuraren inguruko esplorazioa, hiru pertsonaia agonikok taberna batean duten topaketaren bidez: zerbitzari bat, egiatan aktorea dena eta Santa Teresari buruzko musikal baterako castinga prestatzen ari dena; hisiaz beterik eta erdi paranoiko dagoen mutil maitemindu bat, neska-lagunak Jainkoarengatik utzi duela uste duena; eta hilzorian dagoen eta galtzaile sentitzen den irakasle bat, berrerosia izan nahi duena. Zabuka dabiltzan antiheroiak, munduan beren tokia aurkitzen ez dutenak. Kanpoan, erauntsi batek hiria geldiarazi du.

Proiektuak errealitatea eta fikzioa nahasten ditu, eta Santa Teresaren figurarekiko liluratik sortu da. ‘Mal de coraçon’ zen bere gaixotasuna izendatzeko zuen moduetako bat. Ez dakigu ziur zer izan zuen, baina minarekin izan zuen harremana gogorra eta esanguratsua izan zen.

Iraupena: 80’

 

ANTZEZLEAK

Júlia Barceló, Pol López eta Pau Vinyals

 

PARTAIDEEN ZERRENDA

Jatorrizko ideia: Companyia Solitària / Zuzendaritza: Andrea Jímenez (Teatro En Vilo) / Dramaturgia: Victoria Szpunberg / Eszenografia: Judit Colomer / Jantziak: Adriana Parra / Argiztapena: Conchita Pons / Soinu-espazioa: Lucas Ariel Vallejos / Zuzendaritzako laguntzailea: Rita Molina / Eszenografiako laguntzailea: Idoia Costa / Ekoizpen exekutiboa: Júlia Molins / Ekoizpeneko laguntzailea: Maria G. Rovelló  / Banaketa: Júlia Simó Puyo eta Guillem Albasanz (Cassandra Projectes Artístics) / Ekoizpena: Companyia Solitària eta Teatre Nacional de Catalunya

 

Companyia Solitària eta Teatre Nacional de Catalunyaren arteko koprodukzioa da ‘Mal de Coraçon’.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

@ciasolitaria (Instagram)

CATALUNYA

Bilatzailea