Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

104 HAURRA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Kultur Etxea - Tafalla

2024ko uztailaren 26a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

104. haurra umezurztegi batean dago, eta adopta dezatela nahi du. Beste neskato batzuekin batera, jantziak egiten eta josten ematen du eguna. Adopzio-familia batek hautatzea nahi duenak gogor egin beharko du lan eta dena ezin hobeto egin beharko du. 

Familia-ikuskizun honek haurren esplotazioaz, identitateez, elkar laguntzearen garrantziaz eta egoera zailei aurre egiteko sormenak duen balioaz hitz egiten du, aktoreen antzezpena objektuen eta txotxongiloen antzerkiarekin nahastuz. Antzezlan honetan, adiskidetasunak eta amets partekatuak kemena ematen dute, hegan egin ahal izateko mundu bat sortzeko.

Iraupena: 55’

ANTZEZLEAK

Eva Azpilikueta eta Laura Villanueva

PARTAIDEEN ZERRENDA 

Zuzendaritza artistikoa: Jokin Oregi / Eszenografia: David Lainez / Musika-sorkuntza: Adrian García de los Ojos / Soinua eta argiztapena: David Lainez / Jantziak: Aiora Ganuza (Hari&Ari)

 

Antzezlan honek Nafarroako Gobernuko Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren Artem Pro 2023 laguntza jaso du.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

www.elpuntogunea.com

@elpuntogunea (Instagram)

 

NAFARROA

Bilatzailea