Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EL MUNDO ESTÁ ROTO PERO SE PUEDE CAMINAR

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea - Tafalla

2024ko uztailaren 24a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Lehenago edo geroago emozio- eta bizi-arrakala sortzen da elkarrekin komunikatzen ez dakiten gurasoen eta seme-alaben artean. Antzezlan honetan, ama ez egotea da aita baten eta hamar urteko alabaren arteko elkar ulertzea zailtzen duena. Aitak erabakiko du literaturara jotzea, hautsi diren zubiak berreraikitzeko. Egunero paperezko hegazkin bat bidaltzen dio balkoitik, agur esateko. Mezu idatzi horien bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain kezkatsu baten laguntzarekin argitzeko. Hartara, neskatoak liburuen eta bizitzaren arteko harremana ezagutuko du. 

Inextremisen xedea da liburutegia mundura zabalik dauden leiho batzuk bezala erakustea. Istorioen istorio honek zenbait egileren testuak josten ditu, adibidez, Jutta Bauer, Sylvia Plath, Julio Cortázar eta Chinua Acheberrenak, istorioak kontatzeko zaletasuna eta komunikazio-ingurune partekatu batean entzuteko plazera lagunduz.

Iraupena: 60’

ANTZEZLEAK

Iratxe García Uriz, Leire Ruiz eta Txori García Uriz

PARTAIDEEN ZERRENDA

Egilea: Harkaitz Cano / Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués / Jantziak: Ilazki Martiarena / Irudiak: Isabel Herguera / Argiztapena eta koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones

Ekoizpena: Oier Zuñiga / Argazkiak: Ana Osés / Banaketa: Portal 71

 

INFORMAZIO GEHIAGO

www.inextremisteatro.com

@InextremisTeatr (X)

@teatro_inextremis (Instagram)

 

NAFARROA

Bilatzailea