Aldi baterako erakusketa hau Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikoak sortu du, eta ardatz du gaur egun Erronkaribarko ospakizun berezietan janzten duten jantzia, baina halaber erakusten du nola erabili zuten hura zenbait mugimendu sozial, kultural eta politikok XX. mendean, nortasun-ikur gisa.
Museoko piezak, marrazkiak, argazkiak eta agiriak daude ikusgai, eta haien bidez erakusten da nola erreproduzitu den Erronkarriko herritarren jantzi bereizgarria, euskarri ezberdinetan, eskualdeko jantzi ikonikotzat edo Nafarroako jantzi tradizionaltzat hartuta.