Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nacho Ribas Taléns

2023 Edizioa

Leireko Monasterioa - Yesa

2023ko urriaren 21a, larunbata - 17.00etan

El jardín flotante musika-obran kontenplazio jardunaldi bat irudikatzen da, egunsentian dauden lehen eguzki-izpietatik izarrarteko ilunabarrera arte. Giza elementuak daude (ortzi-mugaren ikuspuntu poetikoa, meditazioa, elkarrizketa, jolasa...), baita animalia elementuak ere (txorien kantuak islatzea, adibidez). Konposizioa oso-osorik da meditazio handi bat gure planetari buruz, gure lorategi flotagarriari buruz. Pozak eta oparotasunak bat egiten dute bake nahia azaleratzen duten momentu pribatuekin.

Musika arloan, obraren ardatz da egitura finko baten gainean
eginiko inprobisazioa. Organoak testurak sortu eta zabaltzen ditu, partituran iradoki besterik egiten ez direnak. Aurretiaz sortutako musika elektronikoak elkarrizketa bat du zuzeneko musikarekin. Halere, bi soinu- iturriek ez dute zertan elkarrizketa edo harreman zentzudun bat sortu: Bizikide dira, baina ezberdinak, ordea, eta batzuetan kontraste handiak sortzen dituzte, aukaritzaz betetako espazio bakarrean.

Obran, gainera, errezitatuko da Ipar Amerikako Walt Whitman (1819- 1892) idazlearen A song of the rolling earth testuaren pasarte bat.

EGITARAUA

El jardín flotante

Lurrari buruzko kontenplazio bat
Nacho Ribas Talénsen musika originala, organorako eta musika elektronikorako

Obrak 24 atal ditu, eta bata bestearen atzean interpretatzen dira, etenik gabe:

Noche - Amanecer I - Amanecer II - Pájaros I - Pájaros II - Ofrenda I - Ofrenda II - Diálogos - Danza I - Ofrenda III - Danza II - Animales – Horizonte I - Expectación - Torneos - Relax I - Danza III - Júbilo - Relax II - Ritual - Meditación - Horizonte II - Noche – Estrellas.

Obraren azken atalean errezitatuko den testua hau izanen da:
Walt Whitman, A SONG OF THE ROLLING EARTH (Leaaves of Grass, hautapena)

Bilatzailea