HITZALDIA
Nacho Ribas Taléns organista da eta urteetako lanari esker Andorrako Printzerria Europako organo-mapan kokatzea lortu du. Horri esker, gainera, nazioarteko organo ziklo bat sortu, organoa irakasteko taldea osatu eta kalitate handiko musika-tresna berria egin dute. Halaber, Ribasek obra oso interesgarriak sortzen ditu eta Europako hainbat herrialdetan aurkeztu ditu. Zalantzarik gabe, merezi du proiektua gure zikloan ezagutzera ematea eta Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek ere ezagutzea.