Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

“Gamazada”ren 130. urteurrena ospatzeko ikuskizuna

Cultur-Izan

LABRIT PILOTALEKUA - Iruña

2023ko urriaren 8a, igandea - 12.00etan

2023an 130 urte bete dira “Gamazada” izeneko gertaera historikotik: he- rri iraultza izan zen, Gamazo ministroak Nafarroako zerga araubidea ezabatzeko asmoaren aurkakoa. Gertaera historiko horren kariaz, 1894an, Joselico izenez ezagutzen zen José Jarautak bertso sorta bat egin zuen, Monteagudoko urte horretako paloteadoan interpretatzeko.

1978an, Nafarroako Erriberan bi urtez landa lana egin ondoren, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ikuskizun bat aurkeztu zuen, José Jarautaren paloteadoa antzezteko, jatorrizko testua eguneratu eta testuinguru be- rrienera egokitu ondoren.

Oraingo honetan, Nafarroarentzat hain esanguratsua den ekitaldi his- toriko baten 130. urteurrena ospatzeko, paloteadoaren bertsio berri bat proposatu du, 1978ko testu egokituan oinarritua, testu hori be- rriz ere egungo errealitatera hurbiltzeko asmoz, Oier Zúñiga ant- zerki zuzendariaren eskutik.

Emanaldi horretan, 16 dantzarik, 8 musikarik eta hainbat akto- rekmusika eta dantza pieza tradizionalak eta herri antzerkiko piezak antzeztuko dituzte.

Bilatzailea