Nafarroako Dantzarien Biltzarra-Federación de Dantzaris de Navarra elkarteak antolatutako prestakuntza-zikloa, Baztan bailarako berezko mutil-dantzei buruzkoa, haien ezagutza eta sozializazioa Foru Komunitate osoan sustatzeko. Jarduera berdintasunaren eta inklusibotasunaren balioak kontuan hartuta diseinatu da, eta interesa duten pertsona guztiek parte har dezakete.
Prestakuntza-saio bakoitza Baztandarrak taldeko kideek zuzenduko dute, eta, amaitzeko, ikasitakoa parte hartzeko eta elkarrekin bizitzeko giro batean erakutsiko da. Azken saioak Nafarroako Museoa izango du esparru, talde horren hitzaldi batekin eta mutildantzak erakustaldiarekin.
Baztandarrak/Baztandarrak Taldearen hitzaldia
LEKUA: Nafarroako Museoa. Ekitaldi-aretoa
ORDUA: 11:30
Mutildantzak/Mutildantza erakustaldia
LEKUA: Nafarroako Museoa. Begiratokia
ORDUA: 13:00