Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

IkasMutilDantzak

Cultur-Izan

Eztegara Pilotalekua - Bera

2023ko irailaren 17a, igandea - 09.30etan

Nafarroako Dantzarien Biltzarrak Baztango mutil-dantzen inguruan antolatutako prestakuntza zikloa, Foru Komunitate osoan horien ezagutza eta sozializazioa bultzatzeko. Jarduera berdintasunaren eta inklusibitatearen balioak kontuan hartuta diseinatu da, eta interesa duten guztiek hartzen ahalko dute parte.

Baztandarrak taldeko kideek zuzenduko dute prestakuntza saio bakoitza, eta, amaitzeko, ikasitakoa erakutsiko da partaidetza eta bizikidetza giroan. Azken saioa Nafarroako Museoan izanen da, eta, hitzaldiaz gain, mutil-dantzen erakustaldia eginen du Baztandarrak taldeak.

Tailerra
ORDUA: 9: 30-14: 00 · 16: 00-18: 50

Erakusketa
ORDUA: 19: 00etan

Bilatzailea