Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Telemann Trío

2023 Edizioa

Andre Maria eliza - Los Arcos

2023ko irailaren 16a, larunbata - 18.30etan

Kontzertuaren egitaraua XVI. eta XVIII. mendeen arteko obrek osatzen dute, iberiar penintsulan konposatutakoak. Telemann Trio soprano, tronpeta eta organo batek osatutako taldea da. Taldea osatzen dute Susana Zabacok, Emilio Castello-Brancok eta Patxi García Garmillak.

Hirurek adierazten dutenez, kontzertuen programek ezagutzera eman nahi dituzte Espainiako barrokoko eta barroko kolonialeko obrak, egile ezezagunen obra barrokoak, eta, nola ez, taldeari izena ematen dion Georg Philipp Telemann egile ezagunaren errepertorio handiko obrak. Hori guztia egitean, ordea, ez dituzte alde batera uzten egile erromantiko eta garaikideak, euskal egileak edota Broadwayko filma eta musikalennazioarteko errepertorio ezaguna. Izan ere, horrek euren proiekzio artistiko eta kulturala biziki aberasten du,eta esploratzen jarraitzeko indarra emateaz gain, entzuleei musika-estilo asko ezagutzeko aukera ematen die.

Bilatzailea