Hilarión Eslava musikari oso ezaguna da bere jaioterrian zein herrialdean, egindako lan eta esfortzuengatik. Argi ikus dezakegu zeinen maitea den musikaria hiri askotan dauden aitortza-eskaintzetan.
Eslava gizon argia zen, eta haren obra guztietan garbi ageri da dago hori, baina nabarmentzekoa da bereziki Museo Orgánico Español obra; organorako piezen bilduma bat da, berak, haren ikasleek eta lagunek sortutako piezez osatutakoa eta aurreko garaietako zein garai hartako konpositoreen piezak ere jasotzen dituena. Horri esker, gaur egun argi ikus dezakegu zertan zen organorako musika XIX. mende erdialdeko Espainian. Era berean, Eslavak organorako musikarako duen ikuspuntua oso aberatsa da; izan ere, haren obrak edonon interpretatu daitezke, garai hartako eliza gehienetan zeuden organoetan zein konpositorearen ustez organogintzaren eta organorako musikaren etorkizuna izanen ziren musika- tresnetan ere. Bestetik, pieza horiek liturgiarako erabilgarriak dira, Museo Orgánico Español obra sortzean, organoa ia bakarrik elizetan zegoelako.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko organoko ikasleek egindako proiektuan, Burlatako musikariaren ezaugarri horiek guztiak azaleratu nahi izan dituzte, bai eta Museo Orgánico Español obra osatzen duten piezak lortzea erraztea ere.
Egindako proposamenean, aipatu pieza horiek interpretatuko dituzte ikasleek eta Hilarión Eslavari zein Museo Orgánico Español obrari buruzko azalpenak emanen dituzte.