Tanxugueiras taldeko kideek hitzaldi performatiboa emanen dute. Ber- tan azalduko digute zein bizi eta arte esperientzia izan duten, tradi- zioa abiapuntu gisa erabiltzean gaur egungo gizartearekin eta kultu-
rarekin bat datorren errepertorioa eta eszenaratzea sortzeko.
Sabela Maneiro, Aida Tarrío eta Olaia Maneiro dira Tanxugueiras. Hiru cantareira horiek (kantariak) pandeireteirasen (emakumezko pandero joleak) ondarea jasotzen dute, zeinek Galiziako musika tradizionala bi- zirik mantentzeko lan egin baitute. Beraiek baino ez dira gai milaka urteko tradizio baten soinuak berrinterpretatzeko eta hiri erritmoekin fusionatzeko, trap edo elektronikatik hurbilago badaude ere. Energia, ahalduntzea, sendotasuna eta ahots birtuosismoa dira haien estilo berritzailearen adierazle nagusiak; estilo horri “trad” izena jarri zaio.
Herrialdeko proposamenik berritzaile, jator eta harrigarrienetako bat dira, eta 2022an hirugarren diskoa argitaratu zuten: disko kontzeptuala da, DILUVIO izena du, eta Xira Midas bira indart- suan aurkezten ari dira.