Iratxeko monasterioaren historiari buruzko bertso saio berezia. Hauek izanen dira par- te-hartzaileak: Ander Aranburu gai jartzailea (gaien hautatzailea), eta Saioa Alkaiza (2021) eta Julio Soto (2010, 2011, 2015 eta 2017) bertsolaritzako Nafarroako txapeldun
gazteak.
Jendeak monasterioko hainbat gelatan barrena eginen du ibilbidea. Bertan, bertsolariek bat-batean botako dituzte bertsoak, monumentu horrekin Erdi Arotik XX. mendera arte lotutako gertakari eta pertsonaia historikoen gainean.
Proposamen horrek bertsolaritzaren tradizioa (Kultura Intereseko Ondasun Immate- rial deklaratua) eguneratu eta Nafarroako oraingo herritarrekin lotu nahi du, bai eta bertsolarien belaunaldi berriarekin elkartzeko arrazoi eta agertoki bihurtu ere Foru Komunitateko ondare espazio bat.