Ludovice Ensemble
AMORRUA – ESPRITS DE HAINE ET DE RAGE!
DÍA: Irailak 5.
HORA: 19:00
LUGAR: San Migel Eliza (Lizarra)
INTERPRETEAK:
Eduarda Melo, soprano
Hugo Oliveira, barítono
Joana Amorim, flauta travesera
Jacek Kurzydło, violin
Sofia Diniz, viola da gamba
Fernando Miguel Jalôto, clave y dirección
ESPRITS DE HAINE ET DE RAGE!
Bai jeloskortasunak bai erantzun gabeko maitasunak, indiferentzia edo traizio forma hartuta, ezinbestean eragiten dituzte muturreko erreakzioak, errabia neurrigabea eta gorroto-adierazpen bortitzak. Abiapuntu hartuta narrazio mitologikoak eta, besteak beste, Ariostok eta Tassok sinatutako testu literarioak, hainbat konpositorek, hala nola Lully, Charpentier, Rameau eta Clérambaultek, musika jarri zieten emoziorik apasionatuenei, afektu erienei eta pasio ankerrenei: Orlando amorru bizian, Angelicak utzi ondoren, errabiaren adibide paradigmatikoa dugu; Medea aztiaren sadismo infantizida nazkagarria; Jupiterren eta Neptunoren arteko duelu ankerra, Tetis ninfaren maitasuna lortzeko; edo Armida sorginaren mendeku-egarria Rinaldo zaldunaren aurka. Horiek denak elokuentzia sotil eta sutsuarekin adierazten dira, estilo frantses puruan.
SARREREN SALMENTA
Sarrerak ekainaren 16tik aurrera erosi ahal izango dira, Baluarte Fundazioaren webgunearen bidez, edo, bestela, zuzenean, txarteldegietan, La Morea merkataritza-gunean eta kontzertuen egoitzetan, hasi baino ordubete lehenagotik. Abonuek 80 €balioko dute (40 €gazte txartelarekin). Kontzertuetarako sarrerak 12 €-ko prezioa izango du (6 €gazte txartelarekin).