Navarjota Elkarteak sortutako ikuskizuna. Haren ardatz nagusia Nafarroako Jota abestua, dantzatua eta instrumentatua izanen da, giza sentimendu sakonenen eta uste sendoenen eta bizipenen adierazpen lirikotzat hartuta.
Jotari buruzko azalpenak testuinguruan jarriko dira, eta presente dagoen egungo giroe- tara bideratuko dira, irudien eta parte hartzen duten taldeen jarduketen proiekzioaren bidez.
Ibilbide bat eginen da jotak Nafarroan dituen agerpenetan barna, eta askotariko mu- sika adierazpen gisa erakutsiko da alderdi instrumentalean, errondaila, txistulari eta gaiteroen eskutik.
Ikuskizun hori prestatzerakoan, kontuan hartu da jota UNESCOren Munduko On- dare Immaterialaren Zerrenda Adierazgarrian gehitzeko prestatu den ekimen berria, Nafarroako jotaren balio kultural eta soziala aldarrikatzeko neurri gisa.