Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Amaia Molinet + Txaranga Urretabizkaia

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko abuztuaren 30a, asteazkena - 20.00etan

Behatokian, Amaia Molinetek hurbileko mendiei erreparatuko die, mendien irudiak ekartzeko. Mendikate Mendekatu da haren esku-hartzearen izenburua, bi hitz horiek eremu semantiko berean labaintzen direlako. Mendikatea eta mendekatzea. Batetik, goialdeetatik lautadak kontrolatzen dira; bestetik, mendiak erresistitzeko tokiak dira. Konkistako paisaia honi soinu-banda jartzeko, Amaiak Urretabizkaia txarangako lagunak gonbidatu ditu. Txarangak hiperaireztatua dagoela esaten du bere buruaz (saxoak, tronboiak, tronpetak, klarinetea eta tronpa baititu). Musika-talde hori disruptiboa da. Ekitaldi honetarako sortu dituen martxa bat edo beste eta koreografia bat aurkeztuko ditu. Ongi etorri azken festara!

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea