Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ERESIA Lurra arin bekizu, ama

Oinak hodeietan

IRATXEKO MONASTERIOA - Aiegi

2023ko abuztuaren 27a, igandea - 20.30etan

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko. Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin? Nola agurtu? Nola begiratu bizitzari? Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna? Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Ideia originala eta zuzendaritza / Idea original y dirección: Oier Zuñiga Antzezleak / Intérpretes: Eneko Gil, Belen Cruz, Oier Zuñiga Soinu eta argi teknika / Luz y sonido: Fermin Izko Jantziak / Vestuario: Fran Dussourd Eszenografia / Escenografía: Orekari Estudioa Kantugintza / Canto: Ihitz Iriart Argazkiak / Fotos: Irantzu Pastor

Bilatzailea