Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Álvaro Gil

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko abuztuaren 23a, asteazkena - 20.00etan

Álvaro Gil eskultoreak arte-sorkuntzaren ezkutuko alderdi bat agertu nahi izan du: barruan artelanak dituzten kutxen gorabeherak; izan ere, obren erakusketa-ibilbidea amaitu ondoren, kutxak artistaren tailerrean metatzen dira. Obrak erdi lo daude, zain, eta Gilek ez ditu bota nahi, haiekin amodiozko lotura duelako: ahaleginez eta ikasketez betetako ordu asko daude haietan, bai eta aurkikuntza ugari ere. Bestalde, litekeena da ahanzturatik askatu eta berrikustean beste mihiztadura bat agertzea. Behatokian Otro desembalaje ekintza eginen du, eta hartan, hain zuzen ere, “plater hautsiekin jolastea” proposatuko.

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea