Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Cia La Trapecionista / Konpainia

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko abuztuaren 16a, asteazkena - 20.00etan

Maitane Azpirozek zenbait objektu erabili ditu –harea zaku bat, trapezio bat eta biolontxelo bat– Artixipiélago koreografia sortzeko. Obra horretan, dantza airean altxatzen da biolontxelo baten musikarekin. Teresa Magallónek interpretatzen duen dantza horretan, harea, batzuetan, zaku astun batean gordeta dago eta dantzariak arrastaka eraman behar du; beste batzuetan, aldiz, harea oso material arina da eta haizeak daroa. Iván Casado biolontxelo-jotzaileak dantzariari lagun eginen dio, eta mugimenduan sartuko da ahotsa eta erritmoa erantsiz. Lurrean, hareak bere urratsen aztarnak utziko ditu, bere gogo-aldarteen narrazioa eginez.  

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea