Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Yolanda Campos Bergua + Pilar Rius & Elisa Urrestarazu

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko abuztuaren 9a, asteazkena - 20.00etan

Yolanda Campos Berguak Silences pieza sortu zuen, Consuelo Sánchez Naranjo poetarekin izandako solasaldietatik abiatuta. Soinuzko performance hau eratzen duten musikak eta testuek badute elementu komun bat: kosmosarekiko lilura, hain zuzen. Horrela, bada, obra honek espazioko bidaia iradokitzaile batean eramaten gaitu hiru fenomeno astrofisiko nabarmen ikustera: Big bang-a, zulo beltzen arteko kolpeak eta grabitazioa. Pilar Rius gitarra-jotzaileak eta Elisa Urrestarazu saxofoi-jotzaileak osatuko dute pieza, beren interpretazioaz ñabardurak eta intentsitatea gehituz.

Inés Badalo López konpositorearen Anthophila obrarekin osatuko da programa. 

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea