Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

OLVIDO FLORES. LAS MARAVILLAS DE JÚPITER

Erriberiko Antzerki Jaialdia

GURPILAREN PLAZA - Erriberri

2023ko abuztuaren 5a, larunbata - 19.00etan

1936ko uztailaren 18an, gerra zibila eragin zuen Errepublikaren aurkako altxamendu kolpistarekin batera, arrastorik utzi gabe desagertu egin zen Lodosara iritsia zen Circo Anastasiniko 50 artistaz osaturiko troupe hura. Batzuk fusilatu omen zituzten, eta gainerakoak, berriz, tropa entretenitzera behartu omen zituzten.

Objektuen hizkuntzaren bidez, Olvido Flores narratzaileak edertasun- istorio mikatza kontatzen du, poesia, zirkua eta gerra, hogei lagun inguru barne hartzeko egokitua dagoen karabana batean. Memoriari egin nahi dio gorazarre, bai eta inork loreak eraman ez zizkien pertsona horiei ere.

Herri bakoitzean lau emanaldi izango dira: 19:00, 19:45, 20:30 eta 21:15. Emanaldi bakoitza gehienez 27 lagunentzat izango da.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Sorkuntza eta interpretazioa: Estefanía de Paz Asín.

Olvido Flores. Las maravillas de Júpiter Estefanía de Paz Asínen ekoizpena da Iraupena: 20’

Bilatzailea