Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Akira Yoshida

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko abuztuaren 2a, asteazkena - 20.00etan

Akira Yoshida Salzburgoko Dantza Akademia Esperimentalera joan zen Nafarroatik, eta, orduz geroztik, harat eta honat dabil bidaiatzen. Hainbeste jaialditan hartu du parte, ezen batzuetan pentsatu izan baitu maleta dela bere adiskiderik minena. Behatokian, Burial of the Dark bakarkako saioa aurkeztuko du, eta maleta batekin eginen du solas (ez bakarrik zentzu metaforikoan). Horrela, bidaia bati ekinen dio gure aurrean, eta bidaia hori bilaketa bat izanen da, dantza bat. Agian bizitza horixe da, bidaia bat, edo dantza bat. Gure joan-etorri hauetan, behintzat, kuriosoa da nola objektu batzuek lagun egiten diguten eta babesten gaituzten.  

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea