Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sexpiertos

Erriberiko Antzerki Jaialdia

CENTRO CULTURAL TAFALLA KULTURGUNEA - Erriberri

2023ko uztailaren 29a, larunbata - 19.30etan

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira.

Beno, duela hiru urte gertatu zen hori, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena; maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.

Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko.

Bi lagunen istorioa da, hazkuntza pertsonaleko istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Sexpiertos, antzerki irisgarriko ikuskizuna, ekoizpen-lan onenaren saria izan da 2023ko Max Sarietan.

AKTOREAK

Miren Arrieta eta Telmo Irureta.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Egilea: Kepa Errasti eta Telmo Irureta / Zuzendaria: Mireia Gabilondo / Soinu-espazioa: Fernando Bernués / Argi-diseinua: Xabier Lozano / Jantziak: Ana Turrillas /Argazkia eta diseinu grafikoa: Mikel Martinez - Dock Studio
/ Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones / Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas / Administrazioa: Maite Gorrotxategi / Ekoizpena: Paola Eguibar eta Nagore Plazaola / Banaketa: Portal 71.

Sexpiertos Tanttaka Teatroa-ren ekoizpena da. Iraupena: 70’
Edukiera murriztua: 60 pertsona

Bilatzailea