Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Trapu zikinak

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Sarrerako patioa - Erriberri

2023ko uztailaren 28a, ostirala - 19.30etan

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden herritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera.

Intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak? Eta indarkeriarenak? Zeri esaten diogu “zikin”? Zertaz hitz egin daiteke?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbiketan diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikinkeria izango dituzte bidelagun; azken horiek ere badute zer esan bizi garen munduaz...

AKTOREAK

Lara Villanueva, Maialen Díaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Egilea: Lucía Ezker / Zuzendaria: Lore More / Soinu-espazioa: Harkaitz Martínez de San Vicente Urriza / Jantziak: Iona Lakunza / Eszenografia: Orekari Estudio / Argiak: Andrés Dwyer eta Fermín Izko.

Trapu zikinak Lore More-ren ekoizpena da. Iraupena: 75’

Bilatzailea