ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA
Haurdunaldiaren seigarren hilabetean, ekografia egin, eta sabelean hazten ari zaion umekiak garunean malformazio bat duela diagnostikatu diote X-i; eta lau pronostiko eman dira: bat, aldekoa, eta beste hirurak, berriz, umekiaren heriotza edo izugarrizko sufrimendua.
Ikuskizunean, diagnostikoaren egunaz geroztiko haurdunaldiko hiru hilabeteak jorratzen dira, huraxe bukatzen den arte: zer gertatzen zaion gorputzari, zer galdera egiten dizkiozun zeure buruari egoera hori bizi duzunean, aurre egiten dizuten munstroak, eta nola bizi den hori kolektiboki. Nola egiten diegu aurre narratiba nagusiaren ereduarekin bat ez datozen esperientziei?
Autofikzio maskaratua da, hirugarren pertsonan kontatua; dispositibo eszenikoa erakusketa-piezen bidez pasatzen da eta, hain zuzen ere, elkarreragin horren bitartez garatzen da lana.
Talde artistikoa eta teknikoa
Dramaturgia eta interpretazioa: Carla Rovira Pitarch / Argi-diseinua nahiz diseinu eszenikoa eta grafikoa: Manoly Rubio García / Ekoizpena: Aina Bujosa Díaz / Ikus-entzunezko diseinua:Erol Ileri Llordella / Soinu-diseinua eta musika-konposizioa: John Christian Cárdenas eta Erol Ileri Llordella / Laguntza muntaketan: Claudio Duarte / Sabel moldea: Elena Villalba Camiño / Arotz-lana: Ferro Calent Forja / Erakusketako testuen zuzenketa: Gema Moraleda
Argibideak: http://carlarovira.cat/
Iraupena: 70’
Prezioak:
La Cava ikuskizunak: 18 euro (10 euro Gazte txartelarekin)
La Cava abonu osoa: 190 euro (100 euro Gazte txartelarekin)
La Cavako hiru emanaldiren abonua: 50 euro (25 euro Gazte Txartelarekin)
Sarreren salmenta: www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com