Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

"Perséfone" erakustaldia

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Cavan - Erriberri

2023ko uztailaren 26a, asteazkena - 10.00etan

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA

Aintzinako grezieraz, Persefonek “heriotza daramana” esan nahi du. Azpimunduaren erregina da, eta sekretu hilen zaindaria. Persefonek bizimodu lasaia zeraman, Hadesek bahitu zuen arte eta haraino eraman zuen arte. 

Gure Persefone Silvia da, bere aitaren abusu iraunkorrak eta amaren isiltasuna pairatu  dituen emakumea. 

Silvia itxuraz eroso eta zoriontsu bizi da, familia-ingurune egonkor batean, senar eta alaba batekin. Harik eta egun batean bere bizitza dinamitatuko duen zerbait gertatzen den arte, berriz ere azpimundura eramanez.

Infernura jaiste bat da, indarkeriaz, gehiegikeriaz, justiziaz eta mendekuaz beteriko drama ilun batean.

Aktoreak 

Marta Juániz, Ana Berrade, David Larrea eta Miguel Goikoetxandía

Lantalde artistikoa eta teknikoa 

Egilea eta zuzendaria: Miguel Goikoetxandía / Argiztapen eta eszenografiako diseinua: Ion Martinkorena / Koreografiak: Arantxa Villanueva / Jantzigintza eta tresneria: Ion Martinkorena, Iluna Producciones

Informazio gehiago: https://www.ilunaproducciones.es

Iraupena: 70’

Prezioak:

La Cava ikuskizunak: 18 euro (10 euro Gazte txartelarekin)

La Cava abonu osoa: 190 euro (100 euro Gazte txartelarekin)

La Cavako hiru emanaldiren abonua: 50 euro (25 euro Gazte Txartelarekin)

Sarreren salmenta: www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com

Bilatzailea