Elba Martínezek El Dorado izeneko esku-hartzea egin du, eta testua erabiltzen du obraren zatiak elkartzeko. Behatokian, bere oihal-piezetako batzuk erakutsiko ditu. Pieza horietako esaldiak abesti gogoraerrazen zatiak bezala entzuten dira. Poema batzuk ere errezitatuko ditu, bere El pajarito que encontró su miga liburutik hartuak, oraintxe ari baita obra hori bukatzen. Poema horietan, bere obra plastikoko motibo berak agertzen dira: txoriak, aurpegiak, keinuak, amodiozko eta desamodiozko hitzak. Hor doa laburpen bat.
Zer koloretakoak dira beltxargaren begiak lo dagoenean? itsasoak gora egiten duenean eta bere uretako begiekin begiratzen dizunean
Sarrera edari batekin: 10 €. Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.