Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

"Mujer en cinta de correr sobre fondo negro" erakustaldia

Erriberiko Antzerki Jaialdia

CAVAN - Erriberri

2023ko uztailaren 22a, larunbata - 22.00etan

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA

2022an errebelazio ikuskizunaren MAX saria jaso zuen pieza eszeniko honek auzo xumeko herritarren erradiografia gisa funtzionatzen du. Ehungintzako superprodukzioari, kapitalismoari, entretenimenduari, kulturari, hizkuntzei, ezizenari eta zerbitzuen sektoreari buruzko hausnarketa da. Baina, batez ere, istorio hau barrea eta pentsamendua da.

Emakumeak espazioak ematen dizkion elementuekin hitz egiten du: bederatzi metroko soka bat, pilota erraldoi bat, zinta bat, hil ala biziko bataila bat borrokatzeko erabiltzen duen dance-air bat.

Testu-deskribapenak gorputzaren xehetasunei heltzen die. Zezena bere artegian bezala mugitzen den aktore bat, haurra bola-parke batean bezala, oihan tropikalean gerrillari-borroka bezala. Azken batean, hitzaren eta mugimenduaren arteko buruz burukoa, umorera eta pentsamendura eramana.

Hitza dantzatu, keinuarekin kontatu.

Pieza jan ahal izango balitz, Malagaren zaporea luke.

Talde artistikoa eta teknikoa

Zuzendaria, testuak eta antzezpena: Alessandra García / Zuzendariaren laguntzailea: Violeta Niebla / Dramaturgia: Ramón Gázquez /  Argi-espazioa: Azael Ferrer / Francisco Burgos / Espazio eszenikoa: Beatriz Ros / Jantziak: Dela-Delos / Mugimendu-laguntzailea: María del Mar Suárez / Soinu-konponketa: Bass Seismic / Errejidorea: Marta Howard / Ikus-entzunezkoa: Cruda Films / Kartelaren irudia: Hugo Lugo / Diseinu grafikoa: Tiquismiquis.club / Ile-apainketa: Ana García / Banaketa: Muntsa Roca / Komunikazioa: Aída Pallarés / Ekoizpena: Dos Bengalas

Informazio gehiago:  http://www.alessandragarcia.com

Iraupena: 60’

Prezioak:

La Cava ikuskizunak: 18 euro (10 euro Gazte txartelarekin)

La Cava abonu osoa: 190 euro (100 euro Gazte txartelarekin)

La Cavako hiru emanaldiren abonua: 50 euro (25 euro Gazte Txartelarekin)

Sarreren salmentawww.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com

Bilatzailea