Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Raimundo el canasteroren Kontzertua

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Carlos IIIaren Plazan, Erriberri - Erriberri

2023ko uztailaren 21a, ostirala - 23.55etan

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA

Musika egiten ederki pasatzen duen lagun talde bat da. Haien kontzertuak besta hutsa dira, pozaldi ikaragarria, kezka guztiak kanpoan utzita. Giroak publikoa ere kutsatzen du eta, azkenean, ikusle guztiak ere partaide dira, dela txaloka, dela zalapartaka. Hainbesteraino, non, inoiz-edo, 36 lagun ere bildu izan baitira agertoki berean. Jatorrizko kideak, dena den, El Senisa (bateria eta sintetizadoreak), El Caete (kaxoia eta ahotsa), El Panka (baxua), Beltza (saxofoia eta ahotsaz), D’ Urruti (gitarra), El Txarro (gitarra eta ahotsa) eta Flako Ray (ahotsa) dira. 

Hainbat lagun dituzte bidaide, hala nola pianista bat, txalo-jotzaile talde bat eta haize-segizio bat, hainbat estilotako abestiak ederki biribiltzeko, jai-giro peto-petoko rumba ederki nagusituta. 

​Iraupena: 90’-120'

Prezioak:

La Cava ikuskizunak: 18 euro (10 euro Gazte txartelarekin)

La Cava abonu osoa: 190 euro (100 euro Gazte txartelarekin)

La Cavako hiru emanaldiren abonua: 50 euro (25 euro Gazte Txartelarekin)

Sarreren salmenta: www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com

Bilatzailea