Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

"La infamia" erakustaldia

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava - Erriberri

2023ko uztailaren 21a, ostirala - 22.00etan

ERRIBERRIKO ANTZERKI JAIALDIA

2005ean, Lydia Cacho kazetari eta ekintzaile mexikarra bahitu eta torturatu zuen bere herrialdeko poliziak, pederastia-sare bat salatzen zuen liburu bat argitaratzeagatik. Sare horretan enpresaburu eta politikari nabarmenak zeuden inplikatuta. Horrek agerian utzi zuen, beste behin ere, Mexikon indarrean jarraitzen duen ustelkeria instituzionala. 

Emakume konprometitu eta ausarta horren historia, Memorias de una Infamia liburuan jaso zuena, ez da tokikoa, unibertsala baizik, munduan asko direlako mehatxatutako, erasotutako eta beren lanbidean jarduteagatik eraildako kazetariak.

Ikusleak bertan murgiltzen dira antzerki- eta zinema-narratibaren konbinazioari esker, kamera batek protagonistari jarraitzen baitio uneoro. Pantailari esker, Lydia ezagutuko dugu, dokumentalean jasotako proposamen bisual baten bidez eta, aldi berean, bahiketa berreskuratzeko aukera izango dugu, ikuspegi emozional eta psikologiko batetik.

Infamiak aktore onenaren 2023an Max Saria jaso du ex aequoMarta Nietorentzat eta Marina Salasentzat, eta finalista izan zen antzerki-ikuskizun onenaren sarietan.

Antzezlea 

Marina Salas

Lantalde artistikoa eta teknikoa 

Egilea: Lydia Cacho / Moldaketa: Lydia Cacho eta José Martret / Zuzendaria: José Martret / Espazio eszenikoaren eta jantzien diseinua: Alessio Meloni / Soinuaren diseinua: Sandra Vicente / Argiztapenaren diseinua: David Picazo / Bideo-eszenaren diseinua: Emilio Valenzuela / Kamera-operadorea: Alicia Aguirre Polo / Zuzendaritza-laguntzailea: Pedro Ayose / Ekoizpen-zuzendaritza: Eva Paniagua / Ekoizpen-burua: Juanfran García

Informazio gehiago:  https://www.franavila.com/la-infamia

Iraupena: 75’

Prezioak:

La Cava ikuskizunak: 18 euro (10 euro Gazte txartelarekin)

La Cava abonu osoa: 190 euro (100 euro Gazte txartelarekin)

La Cavako hiru emanaldiren abonua: 50 euro (25 euro Gazte Txartelarekin)

Sarreren salmenta: www.festivalteatroolite.es eta www.baluarte.com

Bilatzailea