Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Amaya Suberviola + Sara Ezquerro

9 eguzki 2023

Nafarroako Museoko Behatokia - Iruña

2023ko uztailaren 19a, asteazkena - 20.00etan

Amaya Suberviolak geruzen bidez eraikitzen ditu koadroak, eta pinturan islatzen du multipantailaren bidez errealitatearekin erlazionatzeko dugun modua. Horrela, keinuak jartzen ditu bata bestearen gainean, harik eta obrak abstrakzioaren eremuan autonomia propioa lortu arte. Behatokiko bere esku-hartzeari Módulo Porte deitu dio, eta hartan beiraren gardentasunarekin eta pinturaren opakutasunarekin egiten du jolas. Serigrafiaren teknika erabilita, hamabi zatiz osatutako motibo bat errepikatzen du, leiho handiko modulu bakoitzean bariazioak sartuz. Proposamenaren alderdi teknikoa gauzatzeko, Sara Ezquerroren lankidetza izanen du, zeina Oviedoko Velo estanpazio estudiokoa baita. Elkarrekin zuzenean pintatuz, 9 EGUZKI zikloari hasiera emanen diote.

Sarrera edari batekin: 10 €.  Edukiera: 70.
Ekintza artistikoa: 20.00. 30-45 minutuko iraupena, gutxi gorabehera
Behatokia eta taberna (edo halla, euria eginez gero) zer ordutan irekita: 19:00 – 21:30.

Bilatzailea