Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bipedestrucción

DNA 2023

Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean - Etxarri Aranatz

2023ko ekainaren 26a, astelehena - 00.00etan

EGONALDIAK Martín Loops & Marcia Vázquezekin 

Kompainia: Disiden.Cia

2023 DNA Programa

DATA: Ekainaren 26tik 30ra  

LEKUA: Etxarri Aranatzeko Kultur Etxean

Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?”.

Dantzak, argiak, soinuak eta koloretako jantziek fantasiazko eta ametsezko mundu batean bidaiatzera bultzatuko gaituzte. Helburua da ikusle berriak sortzea eta familia osoarendako kultur ohitura berriak sortzea.

Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsumugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea.

Bilatzailea