ERAKUSKETA MUSEOKO KAPERAN
Jimenez Morenoren lanik berrienak biltzen dituen erakusketa da, 2022 eta 2023 urteen artean sortuak, Nafarroako Museoarena den 2009ko pieza batekin batera. Gainera, artistak 1990ean Alfredo Sada faltzesiarrak (1950-1992) egindako "Exvoto" eskultura sartu du bere proiektuan. Eskultura hori Nafarroako Museoaren bildumakoa da, eta erakusketa iraunkorrean txertatuta egon ohi da, eta orain Kaperara eraman dute.
Erakusketa Nafarroako Museoaren Kaperan egiten den "Arte guztia garaikidea da" programaren barruan dago.
Erakusketak bisita lagunduak eskainiko ditu igande batzuetan, Nafarroako Museoaren webgunean argitaratuko den egutegi baten arabera. Egutegi hori artistaren eta erakusketaren komisarioaren bisitarekin hasiko da, datorren igandean, hilak 14, 11:30ean, eta beste bat Ángel Maciasen eskutik, ekainaren 25ean, igandean, 12: 30ean.