Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Iruñeko 72-22 Topaketak

- Iruña

2022/10/06 - 2022/10/18

Lehen mailako ehun pentsalari eta artista baino gehiagok mundo garaikidearen erronkak jorratuko dituzte, elkarrizketaren, sorkuntzaren, filosofiaren, arteen, literaturaren, musikaren eta zinemaren bidez, Iruñeko 72-22 Topaketan, Nafarroan egingo den kultura, arte eta hausnarketari buruzko nazioarteko topaketan, urriaren 6tik 18ra, 1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrenean inspiratuta.

Hamahiru egun horietan, herritarrek 27 elkarrizketa, mahai-inguru eta hitzaldik, bost sormen tailerrek eta 35 jarduera artistikok osatutako programazioaz gozatu ahal izango dute, hala nola musika garaikideko kontzertuak, dantza, emanaldi eszenikoak, musikalak, proiekzio zinematografikoak eta erakusketak.

Programazioa kontsultatu.

 

 

 

Bilatzailea