Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

TAXIO ARDANAZ & MARTA RAMOS-YZQUIERDO

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko abuztuaren 31a, asteazkena - 20.00etan

PERFORMANCE PLASTIKO ETA TESTUALA

El hambre izenburua duen ekintza kolaboratiboan, Taxio Ardanaz eta Marta Ramos-Yzquierdok “Indiani Metropolitani” izenekoei egiten diete aipamena. Hain zuzen, gazte-taldeak ziren, eta 1977ko Italian bizimodu eta erresistentzia baketsua, ironikoa eta jai-girokoa aldarrikatzen zuten, hitzaren eta performancearen bidez. Esku-hartzearen xedea da lan-prekarizazioko testuinguru batean agertu ziren iraultzaile horiek sistemaren ertzetik ere jarduten duen egungo artistaren figurarekin erlazionatzea, egungo gizartean duen eginkizunaren gainean hausnartuz.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.
Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara dei daiteke.

Bilatzailea