Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Move Quartet - Arteta, Barrueta, Callén, Ruiz de Gordejuela

Kultur 2022

Tinglao plaza - Arguedas

2022ko abuztuaren 26a, ostirala - 21.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Mugimendua, trakzioa, desplazamendua da Move Quartet. Kontzertu bakoitza, espazio-denboran bat egiten duten ideien fluxua, pertsona bakarrekoa gainditzeko eta, aldi berean, entzun ez ezik aditu ere egiten duen pertsonarekin bat izateko. Sinbiosi ezin hobean, Alberto Artetak, Borja Barruetak, Javier Callenek eta Iñigo Ruiz de Gordejuelak musika herrikoi garaikidearen abangoardiara astintzen dituzte beren hegoak, oinak jazzaren, klasikoaren eta folklorearen tradizioan errotuta. Sustraiak eta hegoak, Move Quartet mugitzen ari den une bihurtzen dutenak, gure garairako diskurtsoa.

Bi kontzeptu zehatz iradokitzen ditu Move Quarteten abiapuntuko ideiak. Alde batetik, aurrerantz, abangoardiarantz bultzatzen duten musika materialei forma ematea, jazzarekiko eta beste musikekiko grina alde batera utzi gabe. Horren harira, kuarteto honetako kideek esklusibotasunez interpretatu eta moldatutako kantuek osatzen dute errepertorioa. Bestetik, apaltasun osoz saiatzea entzulea sentsibilizatzeko gai den zerbait sortzen eta, zehazki, pertsona bakarrekoa den hori gainditzea nolabait ere.

Bilatzailea