Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

INÉS AUBERT BADILLA

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko abuztuaren 24a, asteazkena - 20.00etan

MUGIMENDU-LABORATEGIA

 Inés Aubert koreografo eta dantzariak gorputzari eta mugimenduari buruzko bere lana esku-hartze sozial inklusiboarekin lotzen du. Pertsonak bere lanen erdian kokatzen ditu, bereziki, lanbide artistikotik kanpokoak direnak, komunitate-esperientzia lehenetsiz, hartara. Behatokian, Acachete  aurkeztuko du, aurreko bost asteetan dantza-laborategi batean eratzen joango den ekintza artistikoa. Laborategiko parte-hartzaileei proposatuko die ikus-entzule izatetik protagonista izatera igarotzeko, haietako bakoitzaren mugimenduen bizi-erregistroa partekatuta.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.

Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.

Bilatzailea