Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

YVES CHAUDOUËT & IKER IDOATE

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko abuztuaren 17a, asteazkena - 20.00etan

SOINU BERRIAK

Yves Chaudouëten La batería frágil  Behatokian izango da. Musika-tresna bakan hau Yves Chaudouëtek asmatu du, eta Marjorie Thébault zeramikariak prestatu. Bateria honetan, danborrak eta txindatak zeramikazkoak dira, eta pieza bakoitzak soinu desberdina du, tamainaren eta egosteko denboraren arabera. Iker Idoate perkusionista arduratuko da zuri orbangabea den eta paradoxa bat duen objektu honi soinua eragiteaz: piezak haustea ekiditeko, izugarrizko kontuarekin jo behar dira. Muga iraganezin hori abisu bat da, gogoeta egiteko balio dezakeena gure bizitzetan eta egungo gizartean hauskorra denak dituen moduen gainean.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.

Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.

Bilatzailea