Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Pamplona Jazz Quartet - Homenaje a Pedro Iturralde

Kultur 2022

Malben plaza - Fitero

2022ko abuztuaren 13a, larunbata - 21.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Pamplona Jazz Quartet taldea Pamplona Jazz elkartearen baitan sortu zen. Nafarroako jazz musikari ospetsuenetako lau elkartu dira oraingo honetan Pedro Iturralderi omenaldia egiteko, Espainiako jazz musikari onenetako bat.

Donostiako Jazzaldian, Gasteizko Jazzaldian eta Spring Lindy Weekend bezalako jaialdietan parte hartu dute, besteak beste. Ramón Cardo, Ilja Reijngoud, Ramón López eta Deborah Carter artistekin aritu dira halaber.

Kontzertu honetan, maisu faltzestarraren konposizio ospetsuenetako batzuez eta Pedro Iturralde Quartet featuring Hampton Hawes bezalako grabazio historikoetan saxofonista nafarra ospetsu egin zuten jazzaren estandarrez gozatu ahal izango da.

KIDEAK  Iñaki Rodríguez: Saxoak eta flauta / Ramón García: pianoa / Luisa Brito: kontrabaxua / Hilario Rodeiro: bateria.

Pamplona Jazz Quartet  -  Pedro Iturralderi omenaldia

Iñaki Rodríguez: saxoak eta flauta / Ramón García: pianoa / Luisa Brito: kontrabaxua / Hilario Rodeiro: bateria

Bilatzailea