Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Tuterako “Paloteado de San Juan Bautista” taldea

Kultur 2022

Herriko plaza - Lekunberri

2022ko abuztuaren 12a, ostirala - 20.00etan

Kultur 2022 programako dantzak

Tuterako dantza (dance) eta San Joan bataiatzailearen makil dantza (paloteado)ikuskizunean makil dantzak eta antzezpenak egiten dira, bertso eta guzti, eta hainbat pertsonaiak parte hartzen dute.

Ikuskizuna 1978an antzeztu zen lehen aldiz, eta 2022ko ekainean xlv. aldiz egin da. 1982az geroztik, musika eta dantza propioak ditu, eta interes lokaleko festa izendatu dute.

San Joan bataiatzaileari eskainitako ikuskizuna da, eta santuaren egunetik hurbilen dagoen asteburuan egiten da, Tuterako Lourdes auzoko Perrintxe parkean. Bi egunetan egiten da: bezperako ostiralean, egun horretako dantzak eta erroskaren dohaintza egiten dira, eta larunbatean, makil dantza egiten da oholtzan. Ikuskizunean, makil dantzaz eta beste dantza batzuez gain, pastorada egiten da, Mayoral eta Rabadán artzain nagusien arteko elkarrizketa. Pastoradak Pirinioetan du jatorria, eta Zuberoako Pirinioez haraindiko pastoralaren antza du; iparraldetik hegoaldera zabaldu izango zen, Pirinioetatik Ebrora, transhumantziaren bidez. Gainera, aingeruaren eta deabruaren arteko borroka antzezten da. Oinarrizko lau pertsonaia horiek Nafarroako Erriberako makil dantza guztietan ageri dira, baina Tuterako makil dantzan beste hiru pertsonaia ere ageri dira: alkatea, Pepa eta Tarambana. Horrela, denen arteko elkarrizketa ikaragarri aberatsa da, eta testuak zortzi silabako erromantze moduan aurkezten dira.

Tuterako dantza edo makil dantza ezerezetik sortua da, eta horretan datza, hain zuzen, haren balioa; izan ere, birsorkuntza bat izan zen, eta ederki bete du Nafarroako Erriberako dantzak edo makil dantzak adierazpen folklorikoa gisa berpizteko funtzioa. Taldeak dantza sorta txiki bat eramango du Lekunberrira, egun horretarako bereziki prestatutako testuekin.

Bilatzailea