Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ibil Bedi - Beltxarga Beltza

Kultur 2022

Plaza - Erronkari

2022ko abuztuaren 11a, osteguna - 20.30etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Ibil Bedi taldea bost lagunek osatzen dute, Irunberri, Erriberri, Zangoza eta Iruñekoak: gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria, teklatua eta ahotsak. 2019ko ekainean kaleratu zuten beren lehen diskoa, Berandu baina garaiz. Urte horren amaieran, abesti bikoitza argitaratu zuten, Bide zuzena-Teilaturantz, bideoklip batekin batera. 

2021ean kaleratu zuten bigarren LPa, Beltxarga Beltza, konfinamendu garaian sortu eta grabatutako hamaika abesti biltzen dituena.

Eguneroko bizitzan aurki dezakegunaz hitz egiten digu Ibil Bedi taldeak: maitasunaz, zalantzez, galeraz... Hori guztia popa ardatz duen musikaz lagunduta.

Azken LParen ondoren, Agerraldia edo Bost Teilatu filma bezalako proiektuetan parte hartu dute, eta abestiak konposatu dituzte haietarako. 

Beste talde batzuekin ere kolaboratu dute, Broken Brothers Brass Band eta J Martina, besteak beste.

Bilatzailea