Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Divertimento Folk

Kultur 2022

MARTXOAK 8 PLAZA - Corella

2022ko abuztuaren 11a, osteguna - 22.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Divertimento Folk 2001. urtean sortu zen. Taldeak hainbat herri eta kulturatako musika sustraiak etorkizunera begira jartzeko modu gisa ulertzen du bere musika proiektua. Musika tradizionala publiko guztiei hurbiltzea, hain ezezaguna eta gazteenek ahaztua batzuetan, estilo abangoardistak eta moldaketa propioak txertatuz. Taldeak erabiltzen dituen tresnak honako hauek dira: dultzaina, Gaztelako txilibituak, gitarra akustikoak eta elektrikoak, baxu elektrikoa, hainbat perkusio, bateria, zeharkako flauta, whistle irlandarra, zanfona eta gaita.

Sustraiko musika eta instrumentuak (dultzainak, gaitak, zanfona) XX. eta XXI. mendeetako hiri musika herrikoiaren estilo garrantzitsuenen bidez garatzen dira, hala nola rocka, jazza eta swinga, besteak beste.

DIVERTIMENTO FOLK

Bilatzailea