Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ELISA ARTETA & XABIER ERKIZIA

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko abuztuaren 10a, asteazkena - 20.00etan

GORPUTZ ETA SOINU PERFORMANCEA

Elisa Artetaren Sensibilizar los cuerpos  proposamena gorputzarekin berarekin esperimentatzeagatiko gogo handitik sortu da, presente dauden gainerako gorputzetara energia-transferentzia gerta dadila lortu nahian. Behatokian, pieza koreografikoa soinuinstalazioarekin batera joango da eraikitzen, Xabier Erkizia musikariaren parte-hartzeari esker. Hartara, mugimenduen eta soinuen geruzak batuta, lana intentsitatea areagotzen joango da, bertaratutakoen sentsazioak esnarazita. Bertan direnek kontzientziaegoera berri batera heltzeko aukera izango dute.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.

Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.

 

Bilatzailea