Kultur 2022 programako kontzertua
Gabezin Nafarroako eta Gipuzkoako musikariek osatutako berbena taldea da, eta Nafarroako eta Euskadiko herrietako eta auzoetako plazak girotzen aritu da hamalau urtez. Gaur egun zazpi kide ditu, eta hainbat musika tresna jotzen dituzte: baxua, gitarra, bateria, akordeoia, tronpeta, tronboia eta ahotsak.
Aurtengo udan Korapiloak diskoa aurkeztuko dute, hainbat estilotako abestiz osatutako uzta: kalejira, balts edo fandangoz gain reggae edo ska erritmoak ere aurki ditzakegu. 2020an Goizuetako Euskaraldirako argitaratutako Herri bat oihuka abestiaren ondoren, hauxe da beren lehen lan luzea. Bi urteko geldialdiaren ondoren, gazte hauek gogor datoz jaiak girotzen jarraitzeko.