Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

The Trikiteens

Kultur 2022

Frontoia - Donamaria

2022ko uztailaren 31a, igandea - 19.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

The Trikiteens plaza taldea da. Kalejirak, jotak eta porrusaldak, jauziak, baltsak, mexikarrak eta dantzatzeko beste pieza batzuk interpretatzen dituzte. Betikoak eta batzuk berriagoak. 

Batzuetan herri kantak aldatu egiten dituzte nortasun propioa emateko. Eta herri musikaren esentzia galdu gabe, erritmo azkar eta dibertigarriagoekin jotzen dituzte. 

Beste batzuetan, talde modernoagoen bertsioak interpretatzen dituzte, pop, rock, punk eta ska erritmoak bezain askotarikoak, betiere publikoaren elkarreragina bilatuz.

Bilatzailea