Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Ezpalak

2022 Kultur

LOS LLANOS KULTUR JAUREGIKO LORATEGIAK - Lizarra

2022ko uztailaren 28a, osteguna - 21.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Ezpalak, Zestoako (Gipuzkoa) rock alternatiboko taldea, Voltaia, Los Moths eta Grises bezalako taldeetako kideek osatzen dute. 

2020 urte aztoratua gaindituta, Ezpalak itzuli egingo da, soinu irmoagoarekin beren esanetan: fuzz gitarren, psikodelia eta noise kutsuen, riff indartsuen, punk kolpeen eta, zergatik ez, halako pop melankolia baten artean, adierazi dute.

2019ko martxoan izen bereko albuma, eta 2020an, Itzala, Tristura eta Hegan edo hilik single berrienak argitaratu ondoren, ekoizpen gaurkotuagoa eta sintetizadore zorrotzagoak ditu hainbeste espero zen beren bigarren albumak, eta horiek pintzelkada psikodelikoak eta lo-fi soinuak gehitzen dizkiote diskoari, Ezpalak taldeak aurreratu duenez.

Disko berriak erritmo rockero eta dantzagarriagoak dakartza, laurogeita hamargarren urteetako eragin nabarmenez bustia, Sonic Youth, Dinosaur Jr., Nirvana edo The Smashing Pumpkins-era eramaten gaituztenak. Garagearen eta grungearen arteko soinu horiek askoz ere nabariagoak eta garbiagoak ziren estreinaldiko LPan, Ezpalak izenekoan (2019), eta orain, izaera propioa duen soinu sorta batean barreiatzen dira eta beste talde berriago batzuei erreferentzia eginez, hala nola Ty Segall, Shame, Idles edo Fontaines D.C., besteak beste.

KIDEAK  

Juanjo Berasain: ahotsa / Eñaut Gaztañaga: gitarra / Unai Eizagirre: baxua / Janardana 
Iglesias
: bateria.

Bilatzailea