Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LA MELANCOLÍA DEL TURISTA Objektu dokumentalen antzerkia

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

Oligor y Microscopía

Une eta objektuen deskonposizioa, paradisuaren ideia irudimenean finkatuz. Oporretako leku batzuetan egindako landa-lan batetik sortu zen; haietan berreskuratu ziren fantasia mental horren gorakadaz eta beherakadaz hitz egiten duten aztarnak.

Zenbat segundo behar dira paradisua eraikitzeko eta galtzeko? La melancolía del turista jada existitzen ez den edo inoiz existitu ez den paisaia sublimatu baten intentsitatearen atzean geratzen denaren ispilu-galeria bat da, denboran lausotzen den eta oroimenaren hondakinen bidez bakarrik berpizten den gorputz batena. Horregatik, gure atseden-ideian sortzen diren irudien bizitza zalantzan jartzen da. Baina malenkonia salbuespenarekin batera doan gogo- egoera etengarria ere bada, indar aktiboa, gauzen inertzia hausten den tarte horietan berrasmatzeko —baita gure burua berrasmatzeko ere— desirara garamatzana.

Bidaia intimoa 42 ikuslerentzat. Begiak kliskatuz agertzen eta desagertzen diren gauzen eskalako eszenatoki txiki bat: argiak eta itzalak, irudi analogikoak, mekanismo hauskorrak, paperezko eta latazko miniaturak. Antzerki-zine samur bat, ametsen jolas bat, zeinaren asmamen poetikoak gure jostailu guztiak bizirik zeuden unera garamatzan.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Egileak eta aktoreak: Shaday Larios eta Jomi Oligor / Laguntza poetikoa: Ángel Hernández / Sormen-laguntza: Ivan Puig eta Jordi Fondevila / Laguntza musikala eta soinu-laguntza: Suetszu & Jayrope / Marrazkiak: Pepe Oligor

Hurrengo saioak

ARKUEN ARETOA ERRIBERRIKO JAUREGIA - Erriberri

2022ko uztailaren 28a, osteguna - 18.00etan

ARKUEN ARETOA ERRIBERRIKO JAUREGIA - Erriberri

2022ko uztailaren 29a, ostirala - 18.00etan

ARKUEN ARETOA ERRIBERRIKO JAUREGIA - Erriberri

2022ko uztailaren 30a, larunbata - 18.00etan

ARKUEN ARETOA ERRIBERRIKO JAUREGIA - Erriberri

2022ko uztailaren 31a, igandea - 18.00etan

Bilatzailea