Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egonaldia: Llueven vacas

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

Boga-Boga

Boga-Bogak, Erriberriko Jaialdian emango duen egonaldian, Llueven vacas / Behi-jasa proiektuari hasiera emango dio lan-laborategi batean. Testu poetiko eta irekia, narratiba eszeniko berriak ekartzen lagunduko duen ikerketa eta sorkuntza eszenikorako prozesu bat bultzatuko duena. Horretarako, ikerketa eszenikoan ibilbide luzea egin duten Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias sortzaileen kanpo-aholkularitza du.

Carlo Beren testua, Sello Contra la Violencia de Género del Ministerio de Igualdad en 2017, izango da Boga-Bogak, egonaldi honetan, bitartekaritza- jarduerak aztertu eta garatzeko esparrua, bere ibilbideari eta prestakuntza- esperientziari leialki jarraituz. Proposamen horretan, arte eszenikoak emakumeen aurkako indarkeriari buruz sentsibilizatzen laguntzen duten tresnak dira, bai eta genero-desberdintasunei buruzko gogoeta-gune bat ere.

Egonaldiaren beste elementu garrantzitsu batzuk sorkuntza kolektiboa eta espazioak sortzea dira, zeinetan lan egin, sortu, ikertu eta, azken batean, arte eszenikoak euskaraz ere bizi ahal izango diren.

AKTOREAK

Adriana Salvo, Iñigo Aranbarri eta Laura Penagos.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Dramaturgia: Carlos Be / Sortzailea: Boga-Boga / Aholkularitza eta kanpoko begirada: Amancay Gaztañaga eta Iraia Elías / Eszenografia: Boga-Boga / Jantziak: Aiora Ganuza / Argia eta soinua: David Bernués, Acrónica Producciones / Irudi grafikoa: Sandra Vallejo.

Hurrengo saioak

- Erriberri

2022ko uztailaren 28a, osteguna - 19.00etan

- Beire

2022ko uztailaren 30a, larunbata - 19.00etan

Bilatzailea