Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egonaldia: CALLADOS PECES QUE HABITÁIS EN EL AGUA

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

La Caja Flotante

La Caja Flotantek hamar urte daramatza sormen prozesuak garatzen eta pixkanaka antzerkiaren eta zinematografiaren arteko mugara hurbildu den hizkuntza propioa bilatzen. Hamar urte hauen ondoren, dramaturgia garaikidearen aldeko apustua egiteko eta sormen prozesuetan arreta jartzeko gogoarekin jarraitzen dute, konpainiaren sormen unibertsoa ikertzeko eta sakontzeko helburuarekin.

Callados peces que habitáis en el agua, Ion Iraizozen beraren testuetan oinarrituta idatzia, antzerki-matrioska bat izango da, fikziozko plano desberdinak uztartuz: idazle batek emandako hitzaldi bat, film bat eta antzerki emanaldi bat.

Egitura horretatik abiatuta, gogoeta egin nahi dute arte-sorkuntzari buruz, artearenganako fedeari buruz eta ikusle bezala bizi izan dituzten fikzioei buruz, onerako edo txarrerako, gaur direna bihurtuz.

AKTOREAK

Ion Iraizoz eta Gloria March. Aktore gonbidatua: María Araiz.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaritza eta dramaturgia: Ion Iraizoz / Kanpoko begirada: Albert Pérez / Dramaturgiarako aholkularitza: David Mallols / Soinu-espazioa: Adolfo García / Ikus-entzunezkoak: Ainara Pardal / Espazio eszenikoa: Los Reyes del Mambo / Ekoizpena: La Caja Flotante.

Hurrengo saioak

- Tafalla

2022ko uztailaren 28a, osteguna - 19.00etan

- Erriberri

2022ko uztailaren 29a, ostirala - 19.00etan

Bilatzailea